IRATXE FRESNEDAK CROWFUNDING KANPAINA ABIATU DU MIGRATZAILEEI BURUZKO DOKUMENTALA GAUZATZEKO

IRATXE FRESNEDAK CROWFUNDING KANPAINA ABIATU DU MIGRATZAILEEI BURUZKO DOKUMENTALA GAUZATZEKO Tetuán deituko da eta lau pertsonairen istorioak kontatuko ditu. Gai nagusiak dantza, argazkigintza, mugimendua eta bizitza bera izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iratxe-fresnedak-crowfunding-kanpaina-abiatu-du-migratzaileei-buruzko-dokukumentala-gauzatzeko/@@download/image/verkami_ae566253288191ce5d879e51dae1d8c3.jpg
2020/12/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Tetuán deituko da eta lau pertsonairen istorioak kontatuko ditu. Gai nagusiak dantza, argazkigintza, mugimendua eta bizitza bera izango dira.
IRATXE FRESNEDAK CROWFUNDING KANPAINA ABIATU DU MIGRATZAILEEI BURUZKO DOKUMENTALA GAUZATZEKO
Iratxe Fresnedak 2021ko udaberrian Tetuán izeneko dokumentala filmatzen hasiko dela iragarri du. Irrintziaren Oihartzunak eta Lurralde Hotzak lanekin oroimenaren inguruko saga modukoa osatzen hasi zen eta honek trilogia osatuko du. 
 
Tetuán pertsona migratzaileei buruzko filma izango da eta zinema, familia istorioak eta memoria, zein igarotako lekuak erakutsiko ditu. Honela, orainaldiko ikuspuntutik, migrazioa eta memoria bezalako kontzeptuak ikertzen dituen dokumentala izango da. 
 
Arrazakeria ere erakutsi nahiko da, izan ere, Fresnedaren hitzetan: “Gaur egun, mundu mailan, premiazko gai politiko eta soziala izateak arrazakeriaren normaltasuna hausteko dagoen beharrizan unibertsala berresten du”.
Bidaia honetan, Tetuán, Almeria eta basamortua, Madrilgo kaleak, Pirinioak, Euskal Herriko txokoak eta Danubioren ertzean dagoen Errumaniako herri txiki bat izango dira kontaketaren lekuko.
 
Hau guztia gauzatu ahal izateko crowfunding kanpaina abiarazi du, nahi duen orok egitasmo honi babesa eman diezaion. Kanpaina honetan jasotakoa filmaren ekoizpenaren finantzaketa beharrak eta Mezenas guztien sarien kostua estaltzeko izango da. Filmaren ekoizpenaren beharren artean prestakuntza, filmaketa, teknikariak, bidaiak, muntaia, musika eta postprodukzioa daude.

Proiektu honi bultzada emateko zure alea jarri nahi baduzu sakatu hemen