Iratxe Esnaola, saritua

Iratxe Esnaola, saritua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iratxe-esnaola-saritua/@@download/image/20101263587principal38.jpg
2012/12/13
berria
Iratxe Esnaola, saritua
Iratxe Esnaola Aldanondo donostiarrak irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Agustin Zubikarai nobela laburren lehiaketa.

Abuztuko egun sargori batean eta kostaldeko hiri turistiko batean kokatutako Galerna lana saritu dute. Erritmoaren erabilera bikainez eta tentsioari une oro eutsiz, sentimenduen biluzte-ariketa trebea egiten du egileak, erromantisimoaren antipodetan, pertsonaiekiko distantzia nabarmen uzten duen idazkera hotz eta zorrotz baten bidez.
Iratxe Esnaola Donostian jaio zen 1983an. Kazetaritzan lizentziatua da EHUn, eta Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan Granada Unibertsitatean. Gaur egun uibertsitateko irakaslea da Txileko Santiagon. Hauxe izango du argitaratuko duen lehen lana.