Iratiko Basoa biosferaren erreserba izendatu du UNESCOk

Iratiko Basoa biosferaren erreserba izendatu du UNESCOk Nafarroako basoaren bioaniztasunaren balorea errekonozitu du UNESCOk. Kataluniako Val d’Aran-i ere eman dio bereizgarri hau. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iratiko-basoa-biosferaren-erreserba-izendatu-du-unescok/@@download/image/3 irati.jpg
2024/07/11
Nafarroako basoaren bioaniztasunaren balorea errekonozitu du UNESCOk. Kataluniako Val d’Aran-i ere eman dio bereizgarri hau.
Iratiko Basoa biosferaren erreserba izendatu du UNESCOk

Bederatzi urtez hautagai izan ondoren, Iratiko Basoa, azkenik, UNESCOren naturako espazio babestu izatera igaro da. Bertako komunitateak aktiboki parte hartu du, 2015. urtetik, proiektu hau definitu ahal izateko. Horregatik, Iratiko biosfera aniztasunaren paradisua da. Pago eta izeiez beteak daude Salazar eta Aezkoako bailara pintoreskoak. 537 kilometro karratuko azalera dute eta 2.435 pertsonako populazioa.

Parke natural bat Biosferaren Erreserba izendatzeko, bertako espazioak bereziki baliotsuak izan behar dute ekosistemarentzat, egokiak ikerketa zientifikoetarako, jasangarriak diren modeloak garatzeko baliagarriak eta biztanleria lokalak protagonismo berezia eduki behar du. Iratiren kasuan, kontseilu exekutibo bat eta aholkularitza kontseilu bat dago, askotariko elkarte kultural eta kontserbaziokoak ordezkatzen dituztenak, emakume taldeak ere badaude.

Guztira, Irati eta aipatu dugun Val d’Aran-ekin batera, beste hamaika Biosfera Erreserba daude munduan: Belgikan, Herbeheretan, Kolonbian, Ipar Amerikan, Filipinetan, Italian, Niumin, Gambian, Mongolian eta Dominikar Errepublikan.