Irati Sarasua: "Euskal Herria independente dela kontatzea gustatuko litzaidake"

‘Esatea libre’ dela ondo daki Irati Sarasuak (1990, Hernani) Hamaika Telebistako izen bereko programaren aurkezlea baita. Horrez gain, Argia astekariko kolaboratzailea ere bada.
Zergatik zara kazetaria? Haur nintzenetik nire ametsa delako. Jendearen bizipenak entzutea gustatzen zaidalako agian.
Kazetaritza lanik egingo ez bazenu, zertan aritzea gustatuko litzaizuke? Ikastola edo eskola batean, haurrekin.
Izan al da bereziki hunkitu zaituen elkarrizketarik? Ibon Esteban gazte auzipetuari eginikoa. Nire adina du, eta nola torturatu zuten eta torturatzailea kalean ikusten zuela kontatu zidan.
Eta nahi eta nahi ez egin behar izan duzunik? Hainbat izan dira... Hobeto izenik ez argitaratzea! Kar, kar, kar.
Nolako programa egitea gustatuko litzaizuke? Jendearen esperientziak kontatuko lituzkeen saio bat, elkarrizketatua erabat biluztuko litzatekeena.
Prentsa idatzian, papera edo digitala? Kontu sakonetarako papera, unean unekorako digitala.
Zer du telebistak soberan? Ikusle gisa, publizitatea.
Eta zer falta zaio telebistari? Langile gisa, publizitatea.
Nor miresten duzu? Maddalen Iriarte kazetaria.
Nor elkarrizketatzea gustatuko litzaizuke? Arnaldo Otegi eta Juan Jose Ibarretxe.
Zer albiste emango zenuke gustura? Euskal Herria independente dela kontatzea gustatuko litzaidake.
Ba al da markatu zaituen albisterik? ETAk borroka armatua uzten zuela esan zuenekoa.
Etorkizunean zer egitea gustatuko litzaizuke? Kazetaritzan lanean jarraitzea; telebistan eta paperean.
Abesti bat. Ken Zazpiren Gau urdinak.