Irati Marin: “Lepoa asko gustatzen zait, bereziki hari hozka egitea”

Irati Marin: “Lepoa asko gustatzen zait, bereziki hari hozka egitea” Irati Marin (Tolosa, 2001) aktoreak 'Go!azen' telesailean Izar pertsonaiaren rola jokatzen du. Begiradan eta energian sinesten du, eta naturaltasuna du gidari. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irati-marin-201clepoa-asko-gustatzen-zait-bereziki-hari-hozka-egitea201d/@@download/image/sexumatoia_home(2).jpg
2026/09/09
Irati Marin (Tolosa, 2001) aktoreak 'Go!azen' telesailean Izar pertsonaiaren rola jokatzen du. Begiradan eta energian sinesten du, eta naturaltasuna du gidari.
Irati Marin: “Lepoa asko gustatzen zait, bereziki hari hozka egitea”
  • Fikziozko zein pertsonaia iruditzen zaizu sexya?
    Stranger Things-eko Steve Harrington.
  • Pertsona famaturen baten argazkirik izan al duzu logelako paretan, karpetan ala mugikorreko pantailan jarrita?
    Bai, noski! Directioner izan naiz, oraindik ere hala naiz, eta beraien posterrak, kromoak, aldizkariak… izan ditut. Shawn Mendesekin ere izan nuen obsesioa.
  • Noiz eman zenuen zure lehen musua?
    Ez dut gogoratzen, beraz, ez zen oso ona izango… ezta oso txarra ere!
  • Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
    Bai. Kimikarik ez balego ere, luze hitz egingo genuke seguru!
  • Zer da zita batean inoiz esan edo egin behar ez dena?
    “Aktorea zara? Erakutsiko didazu nola egiten duzun negar?”
  • Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
    Begiek. Uste dut asko esaten dutela pertsona bakoitzak transmititzen duen energiaz. Begiradarekin irribarre egiten duen jendea
    dut gustuko.
  • Zuk ematen al duzu lehen pausoa ala zain egoten zara?
    Askotan nik ematen dut lehen pausoa. Norbaitek izotzaldia urtu beharko du, ezta?
  • Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
    Ez dut inoiz trikimailurik erabili, nahiko naturala naiz eta horrek funtzionatu dit behar izan dudanetan.
  • Zer telesail edo filmek jartzen zaitu bero-bero?
    Bridgerton telesailak.



  • App-ak edota sare sozialak erabili al dituzu ligatzeko?
    App-ak ez, baina sare sozialetan jende asko ezagutzen da… nork daki?
  • Sare sozialetan DM edo mezu zuzenik bidaltzen al duzu ligatzeko?
    Ez, energien arteko erakargarritasunean asko sinesten dut, eta hori ezin da pantaila baten bitartez antzeman. Baina, noizbait atsegiteren bat eman diot interesatzen zaidan norbaiten story-ari.
  • Zer da sare edo aplikazio bidez ligatzerakoan gertatu zaizun gauzarik bitxiena?
    Arraroena, behar baino lehen, lekuz kanpo dauden argazkiak jasotzea izan da. Uste dut hori errespetuaren muga garrantzitsu
    bat zeharkatzea dela.
  • Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
    Mokadu afaria: gazta onak, olibak, urdaiazpikoa, ardoa, eta plater izar gisa, porru eta hirugihar quiche-a.
  • Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
    Inoiz ez.
  • Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
    Bai, pixa egitea. Ez da oso sexya, baina gorputzak eskertu egiten du, eta zientziak gomendatzen duen gauza horietakoa da.
  • Zer gorputzeko atal ukitzea duzu gustuko?
    Lepoa asko gustatzen zait, bereziki hari hozka egitea.

  • Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
    Bai, noski. Une horiek batzuetan ez dira planifikatzen, bat-batekotasunak ere badu bere puntua.
  • Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
    Furgonetan, ilunabarrean. Erosoa eta magikoa.
  • Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
    Esperientzia gozagarri asko izan ditut jostailu sexualak erabiliz, baina dudarik gabe, gozagarriena pertsona berarekin konfiantza osoa lortu dudanean izan da, hainbat esperientzia eta komunikazio askoren ostean.
  • Eta traketsena?
    Presaka eta korrika izaten den horietakoa.
  • Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena? Eta sekula probatuko ez zenukeena?
    Ez dut neure burua ixten. Sexu tantrikoak jakin-mina pizten dit. Hori bai, inoiz ez nuke nire mugak gaindituko lituzkeen ezer
    probatuko.
  • Zein famaturi bidaliko zenioke DM edo mezu zuzena?
    Shawn Mendesi, 16 urteko Iratiren fantasia beteko nuke, edo Aitanari.
  • Zein pertsona ezagun iruditzen zaizu Euskal Herriko 'sex symbol'-a?
    Nerea Elizalde. Nire laguna izateaz gain, ez du azalpen askorik behar.