Irati Majuelo: “Barcina jarriko nuke bertsotan”

Irati Majuelo: “Barcina jarriko nuke bertsotan” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irati-majuelo-barcina-jarriko-nuke-bertsotan/@@download/image/20113317748Irati_majuelo.jpg
2011/04/01
elkarrizketa
Testua: Raul Perez
Irati Majuelo: “Barcina jarriko nuke bertsotan”
Nafarroako Bertsolari Txapelketako gazteena: 17 urte. Iruindarra. Hilaren 9ko finala lasai-lasai ikusiko du. Urte batzuk barru agian oholtza gainera igoko da, txapela bila.


Txapelketan debuta egin duzu. Kirioak dantzan?

Ez nuen tilarik hartu, ez, baina saioa hasi baino lehenagoko 3-4 orduak amaigabeak izan ziren.

Nork jantziko du txapela?
Xabier Silveirak edo Julio Sotok.

Nor jarriko zenuke gustura bertsotan?
Iruñeako alkate Barcina, apur bat jakin dezan euskal kultura zer den!

Iratiren janzkera bertso saioetan...
Abesteko unean eroso sentiarazten nauten jantziak ditut gustuko, trabarik egiten ez didatenak.

Bertsoak eta parrandak bateragarriak al dira?
Bertso saio baten aurretik ez dut parrandarik egiten, baina ez dutjuerga gehiegirik galdu ere. Galdu baino gehiago irabazi izan ditut.

Bertsolariren batekin buruz buru aritzekotan, norekin eta zergatik?
Buruz buru aritzeko bertso eskolako edozeinekin arituko nintzateke, ongi ezagutzen dugulako elkar.

Bertsotan aritzeko txoko kuttuna Iruñean, zein?
Biltoki elkartea gure bertso txoko bihurtu dugu jadanik.

Eta bertsolaritzatik aterata, zein da zure bazter kuttuna?
Herria, Bidaurreta, da gehien maite dudan lekua.

Film, disko eta liburu bana.
Izarren argia, Aprendamos a desaprender eta SP-rako tranbia.

Jatetxean zaude. Zer eskatuko duzu?
Entsalada eta oilaskoa.

Zuzenean ikusitako azken kontzertua?
Zizurreko Hatortxu 12.ekoak, urtarrila hasieran. Gatibu eta Berri Txarraken kontzertuak gustatu zitzaizkidan bereziki.

Egunean zenbat ordu Interneten nabigatzen?
Ez ditut zenbatzen, baina gehiegi seguru...

Zenbat lagun dituzu Facebooken?
Ez dut Facebook-ik baina Tuentin baditut batzuk.

Loterian sari potoloa tokatuz gero zer egingo zenuke?
Bidaia luze bat egingo nuke munduko txoko ezberdinetan barrena etasobratutako dirua lagunen edo behar dutenen artean banatuko nuke.

Kirolzalea al zara?
Kirolzalea naiz, baina ez dut gehiegirik egiten egia esan; mendira edopiszinara joaten naiz noizean behin. Saskibaloia, adibidez, askogustatzen zait ikusteko.

Heldua izatean zer izan nahi duzu, zer esparrutan ikusten duzu zure burua?
Itzulpengintza ikasi nahiko nuke.