Irati Irizarrek irabazi du XXVI. Igartza Saria

Irati Irizarrek irabazi du XXVI. Igartza Saria Urtebete izango du 'Ilargi-kutsadura' izeneko eleberri proiektua amaitzeko eta liburua argitaratuko da ondoren. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irati-irizarrek-irabazi-du-xxvi-igartza-saria/@@download/image/irati-irizar-720x954.jpg
2023/09/14
Urtebete izango du 'Ilargi-kutsadura' izeneko eleberri proiektua amaitzeko eta liburua argitaratuko da ondoren.
Irati Irizarrek irabazi du XXVI. Igartza Saria

Irati Irizar lazkaotarra izendatu dute aurtengo Igartza Sariaren irabazlea. Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak antolatutako hogeita seigarren deialdi honetan dozena bat proiektu aurkeztu dira, eta Ilargi-kutsadura izeneko eleberri proiektua aukeratu dute Aintzane Usandizaga, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek.

Ilargi-kutsadura nobela-proiektuak hainbat hari, giro eta pertsonaia lotzen ditu: Bardeako bazter lehorrak, bertan western filmak egiteko erabilitako dekoratuen hondarrak, OVNI edo OHE direlakoen ikuspenak, sekta bat, Bartzelonatik herrira ilusiorik gabe itzuli den gaztea, munduan batetik bestera dabilen emakume arrakastatsua… Nobela "iradokitzaile bezain pertsonala" dela aurreratu dute.

Irati Irizar Alvarez izan da, 1990ean Lazkaon jaioa eta bertan bizi dena. Ingeniaria da ikasketaz eta hainbat lanbidetan aritu da: irakasle, haur-zaintzaile, aholkulari, ingeniari. Literaturan, berriz, hauxe izango du lehenengo lana. 

Irizarrek 6.000 euro jasoko ditu, erdia orain eta gainerakoa lana amaitzean. Bestetik, lana ere argitaratuko du Elkar argitaletxeak 2025ean.