Irati Goikoetxeak irabazi du 2019ko Igartza Saria

Irati Goikoetxeak irabazi du 2019ko Igartza Saria Urtebeteko epea izango du Irati Goikoetxeak bere eleberria idazteko, eta 2021eko hasieran aurkeztuko dute lana. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irati-goikoetxeak-irabazi-du-2019ko-igartza-saria/@@download/image/b713d0f2325cae1c82ff2ce86f6a5920.jpg
2019/09/12
Urtebeteko epea izango du Irati Goikoetxeak bere eleberria idazteko, eta 2021eko hasieran aurkeztuko dute lana.
Irati Goikoetxeak irabazi du 2019ko Igartza Saria
(Argazkia: Erein)

Herriak ez du barkatuko izenburupean, indarkeriak azken hamarkadetan eragindako sufrimenduari buruzko eleberri proiektua aurkeztu du. Elkar argitaletxeak,Beasaingo Udalak eta CAF enpresak urtero antolatzen duten lehiaketa da hau. 35 urtez beherako idazleek lagin bat aurkeztu behar dute. Proiektu-eredu hori saritua baldin bada, nobela garatzeko aukera izango du idazleak. Aurretik, Unai Elorriagak, Danele Sarriugartek, Uxue Alberdiketa Katixa Agirrek ere jaso dute saria.

Igartza Sariak ez ditu bukatutako liburuak saritzen, proiektuak baizik, irabazleak aurkeztutako proiektua gauzatzeko beka bat jasotzen duelarik. Esan bezala, Goikoetxeak irabazi du aurtengo saria eta  Ana Jaka, Igor Estankona eta Garazi Kamiok osatu dute aurtengo epaimahaia. Proiektuarengatik 6.000 euroko sariaren erdia eta garaikurra jaso ditu eta urte beteko epea izango du liburua amaitzeko.

Iazko irabazlea

Ekitaldi berean, iazko irabazleak, Erika Elizari Salvadorrek, Zendabalitz lana entregatu ostean diru sariaren bigarren zatia jaso du eta datorren urteko otsailean aurkeztuko du liburua.