Irakeko parlamentuak homosexualitate debekatzeko lege proiektu bat txertatu nahi du
2022an saiatu zen homosexualitatea debekatzen, baina saiakera ezerezean geratu zen. Orain, Muwtada al-Sar klerigo chiiaren eraginez, lege proiektua berriz aurkeztu da Irakeko parlamentuan. Eskutitz baten bidez iritsi da proposamena, eta bertan, parlamentuko presidentea den Mohamed al-Halbousi-ri eskatzen zaio datorren legealdiko, iraileko, agendan lege proiektua txertatzeko.
Bertako komunikabideetan zabaldu denaren arabera, lege berriak ardurak exijituko dizkie homosexualei eta zigor oso gogorrak ezarriko dizkie.
Gaur egun, Irakek ez ditut esplizituki sexu bereko pertsonen harremanak debekatzen, nahiz eta 1969. urteko zigor-kodeko artikulu batzuk LGBTQ+ komunitateko kideak kriminalizatzeko erabiltzen diren. Gainera, komunitate honetako pertsonek ez dute inongo babes legalik, pairatzen duten bazterkeriaren aukera egiteko.
Alabaina, LGBTQ+ komunitateko kideei laguntzen dieten elkarteak badaude herrialdean, babes zuzena eskainiz behar denetan. Aktibisten ustez, Irakeko komunitatea etengabeko segurtasun gabezian bizi da. Alderdi islamistak berriki hartutako neurriek pertsona hauen eskubideak gutxiesten dituzte. Oro har, pertsona hauen aurkako giroa da nagusi herrialdean eta horregatik komunitateko hainbatek herrialdea uztea erabaki dute, euren segurtasuna arriskuan dagoela argudiatuz.
