Irakek pairatzen duen lehortea dela eta, 3.400 urte dituen hiri bat agerian geratu da

Irakek pairatzen duen lehortea dela eta, 3.400 urte dituen hiri bat agerian geratu da Ikertzaile batzuek eraikinak, jauregiak eta murruak aurkitu dituzte Tigris inguruan dagoen Mosul urmaelean. Uste da Zakhiku hiria dela, Mitanni Inperioaren gune garrantzitsuena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irakeko-lehortegatik-3-400-urte-dituen-hiri-bat-azalari-du-tigrisen-ibaiertzean/@@download/image/61986287_303.jpg
2022/06/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ikertzaile batzuek eraikinak, jauregiak eta murruak aurkitu dituzte Tigris inguruan dagoen Mosul urmaelean. Uste da Zakhiku hiria dela, Mitanni Inperioaren gune garrantzitsuena.
Irakek pairatzen duen lehortea dela eta, 3.400 urte dituen hiri bat agerian geratu da

Irak muturreko lehorte dramatikoa pairatzen ari da. Hori dela eta Mosul urmaelean uraren maila izugarri jaitsi da, eta bertan, 3.400 urteko antzinatasuna duen hiri bat aurkitu dute arkeologoek, bere garaian, Tigris ibaiertzean zegoena. 

Hastapenetako hipotesien arabera, hiri handi hau Zakhiku , Mitanni Inperioaren (K. a. 1550-1340) gune garrantzitsuena zatekeen. Aurkikuntza idorteari esker egin ahal izan da. 

Izan ere, klima aldaketaren ondorioak gehien sufritzen ari den munduko herrialdea da Irak. Sekulako lehortea pairatzen ari da eta landatutako idortu ez dadin Mosul urmaeleko ur kopuru handia horretara bideratu du herrialdeak. Honegatik, Brontze Garaiko hiri bat agertu da, denbora luzez ur azpian egon dena. 

Aurrikusi gabeko jazoera honegatik arkeologoek hiri handi eta garrantzitsu honetan lanak burutu ahal izan dituzte. Egun gutxiren buruan, indusketa lanak burutzeko aditu talde bat antolatu zen eta hiriaren gunerik gehienak dokumentatzea lortu dute. Jauregi batez gain, hainbat eraikin handi ere behatu ahal izan dituzte, baita gune industrial bat ere. 

Indusketen emaitzetan argi erakusten da hiri hau Mitanni Inperioarentzat gune garrantzitsua izan zela. Ikertzaile taldea harrituta geratu da hormak hain egoera onean aurkitu izangatik. Hauek eguzkitan lehortutako lokatzarekin egindako adreiluz osatuta daude eta 40 urtez ur azpian egon dira. Adituek diotenez, egoera onean aurkitu izanak K. a. 1350. urte inguruan izandako lurrikara baten meritua da. Hiria suntsitua izan zen orduan eta harresien goiko aldeak erori egin ziren eraikinak lur-azpian utziz.