Irakasleak biluzik

Irakasleak biluzik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irakasleak-biluzik/@@download/image/33p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Irakasleak biluzik
Ingalaterrako Berkshire hiriko ikastetxe bateko irakasleak biluzik agertu ziren 2003-2004ko eskola egutegian. Egutegiko argazkietan 16 irakasle ageri ziren, nor bere zereginetan. Hala eta guztiz ere, eskolak emateko erabilitako tresnek aluak, zakilak edota titiak estaltzen zituzten. Musika irakaslea, esaterako, biolin baten atzean zegoen, eta kimika irakasleak probeta batez ezkutzatzen zuen zakila. Ekimenak harri eta zur utzi zituen ikasleak, eta egutegiak barra-barra saldu ziren. Jasotako dirua Hegoafrikako eskola batera bideratu zuten. Zein izango da irakasle lotsagabe hauen hurrengo burutazioa? Klaseak biluzik ematea, akaso?