Irakasle izan nahi duzu? Adi UEU-ren masterrari

Irakasle izan nahi duzu? Adi UEU-ren masterrari DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izatekotan bazabiltza adi jarraian topatuko duzun informazioari. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irakasle-izan-nahi-duzu-adi-ueu-ren-masterrari/@@download/image/masterra_ueu_eredua.jpg
2020/04/06
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izatekotan bazabiltza adi jarraian topatuko duzun informazioari.
Irakasle izan nahi duzu? Adi UEU-ren masterrari

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), UPV/EHUren zentro atxiki gisa, euskaraz eta online eskainiko du master hau 2020-21 ikasturtean. Ikasleen garapen-alor ezberdinekin lotutako ondoko espezialitateak eskainiko dira: Giza eta Gizarte ZientziakHizkuntza eta LiteraturaNatur Zientziak eta Matematika.

Master honen helburu nagusia da DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle eta hizkuntzen irakasle izango direnak prestatzea, irakasle bezala beharko dituzten ezagutza eta konpetentzietan, beren bizitza profesionalean izango dituzten funtzioak modu ahalik eta eraginkorrenean betetzeko.

Online modalitate honetan, eskolak Ikasgela Birtualaren bidez emango dira. Ikasketak burutu eta ebaluatzeko behar dituen tresna eta baliabide guztiak eskura izango ditu uneoro bertan ikasleak.

Modalitate honek, gainera, Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbidea eskainiko du: berrikuntza eta ikerkuntza ardatz dituen ibilbidea izango da, ikasleak aukeratutako hezkuntza zentroan burutuko duena modu praktikoan.

Ezaugarriak

  • Egutegia: 2020ko urria - 2021eko ekaina (ikasturte 1)
  • Modalitate erdi presentziala: online ikasketak eta aurrez aurreko ebaluazio-saioak
  • Jarraipen pertsonalizatua
  • Berrikuntza Ikasgelan : ikastetxeetan berrikuntza eta ikerketa egitasmoak
  • Euskal Curriculumean oinarritutako ikasketak
  • Ebaluazio jarraia eta formatiboa
  • Practicuma Euskal Herriko ikastetxeetan

 

HARREMANETARAKO

Masterraren arduraduna:
Aitzol Astigarraga
a.astigarraga@ueu.eus