Iraitz Arrospide munduko txapeldun!
Iraitz Arrospide billabonatarrak Brasoven (Errumania), urrezko domina irabazi zuen 50 kilometroko Munduko Txapelketan. Arrospidek 2.47.51ko marka egin zuen, eta 9.44 hobetu zuen Asier Cuevas eibartarraren Espainiako marka.

Iraitz Arrospidek 50 kilometroko Munduko txapelketa bereganatu zuen asteburuan Errumaniako Brasov hirian. Gipuzkoarra azken itzulian Craig Hunt estatubatuarrari, Lungile Gongga hegoafrikarrari eta Daniel Nash britaniarrari nagusitu zaie garaipena erdiesteko 2:47:42ko marka eginda.
Emaitza honekin Espainiako errekor berria erdietsi du Arrospidek, hainbat urtetan Basque Teamek bekatu duen eta Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroarekin lotura zuzena izan duen Asier Cuevasen errekorra ia hamar minutuz hobetuta (2:57:35).