Irainez irain...

Irainez irain... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irainez-irain/@@download/image/13p22-1_1370946144.jpg
2001/11/02
erreportajea
Tentela, mozolo halakoa! Zergatik ez duzu artikulu hau irakurri nahi? Ez al zara oraindik konturatu irainei buruz asko ikas dezakezula? Memelo hori?!!

Jendeak egunero erabili ohi dituen hitzetako asko eta asko irainak dira. Batzuek gehiago jotzen dute irainetara eta beste batzuek, gutxiago. Gizarte klasista batean bizi omen gara eta honetan ere aldea dago klase batetik bestera. Izan ere, zenbait ikerketen arabera, diru gutxien dutenek, hau da klase baxukoek, eta baita ertainekoek ere, klase altukoek baino gehiago jotzen dute irainetara. Jakina, zenbait girotan oso itsusia da irainak hitzetik hortzera erabiltzea. Ez pentsa, dena den, hobea denik, giro horietan ere sekulakoak esaten baitizkiote elkarri, hori bai, estilo handiz…

Ez dugu gure burua engainatu behar. Irainak beti izan dira… eta izango dira. Are gehiago, ikerlari batzuen arabera, iraintzen jakitea zibilizazioaren seinale izan liteke. Haserretzen garenean, bi erantzun mota izan ohi ditugu: bortizkeria edota iraina. Ez al da hobea urlia edo sandia ja eta garbitu beharrean, irain dotore, barregarri eta azkar batez borrokatik kanpora, K.O uztea? Azkarragoa da, dudarik gabe. Hala eta guztiz ere, bada bortizkeria eta irainak ederki asko uztartzen dituenik.

Nolako irainak ditugu? Denetarik dago, batzuk adimenarekin lotuta daude, beste batzuk sexuarekin, beste batzuk jendearen itxurarekin, diruarekin edo lanarekin… Guzti-guztietan, ordea, gizarteak, oro har, gaizki ikusitako gizaki, izaki edo portaeretara jotzen da. Horrexegatik, zoritxarrez, irainetako asko eta asko sexistak dira, homofoboak, arrazistak… Izan ere, errazena mota honetako irainetara jotzea da. Baina… hori bai lelokeria galanta!

Raquel Welch



"Belaunetatik gora silikonazkoa da".
(George Masters)

Margaret Thatcher



"Ez nago etxekoandre baten ekonomia onartzeko prest".
(Jacques Chirac)

Meryl Steep



"Frijitutako oilasko aurpegia du".
(Truman Capote)

Frank Sinatra



"Beti jakin dut Frankek mutiko batekin ohean bukatuko zuela".
(Ava Gadner)

Lou Reed



"Beti bezala, hilobia bezain alai zeunden".
(Spencer Bright)

Bono



"Inor Bonoren burmuineko zeluletako bat bada, oso bakarrik dago".
(Tom Mekons)

The Rolling Stones



"Bere burua errespetatzen duen edozein amak komunean itxiko zituen mutikoak dirudite".
(Daily Express)

Ronald Reagan



"Reagan presidentearen liburutegian izandako sute-hondamendian bere bi liburuak erre ziren. Hala ere, benetako hondamendia da bi liburuotako bakar bat ere ez zuela koloreatzen bukatu".
(Jonathan Hunt)

Pablo Picasso



"Sei urteko nire bilobak berak bezain ondo egingo luke".
(Norman Rockwell)

Madonna



"Zein da Madonna eta Rottweiler zakur baten arteko ezberdintasuna? Ezpainetarako barra".
(Bitch)

Joan Crawford



"Joan Crawford? Ez nintzateke bere komunean eseriko".
(Bette Davis)

Cher



"Aurpegia luzatzeko beste saio bat egiten badu, kokotsaz jantziko da".
(EEBBetako Absolutely Fabolous)

Marlon Brando



"Gehienetan ahoa komuneko paper bustiaz beteta izango balu bezala hitz egiten du".
(Rex Reed)

Hamaika irain euskaraz



Euskaldun askok, iraintzerakoan, gaztelerara edo frantsera jotzen duten arren, gure hizkuntzak ez du irain falta. Aurkenera, Garcia eta Zelaia irakasleek euskarazko 3.000 irain jaso dituzte "Irainka Euskal Irainen Bilduma"-n. Hona hemenhaietako batzuk. Denetarik dago: barregarriak, sexistak, arrazistak…

Sexurekin lotutakoak
Arponero: bizkaieraz, gizon emakumezalea.Bibolinjole: Kanpaia maiz jotzen duena. Bularmarmita: Bular handiak dituen neska. Maripittitto: mutilen atzetik dabilena. Maribuztana. Marijoxepa: gizon homosexuala. Maritxua, marikontxia. Xixklo: zubereraz, barrabilak gorputz barnerantz sarturik dituen gizonezkoa.

Ezaugarri fisikoekin lotutakoakApo: itsusia, zikina. Begilabur: miopea. Ipurdifrontoi: ipurdi handia duena. Ñañalarru: pertsona txikia.

Izaerarekin lotutakoakAzkenputz: beti berandu eta azkena dabilena. Baratz: zubereraz, lasaia. Enefrakas (bizkaieraz). Barrenzikin: zitala. Inpernuko Patxi. Hamalau: harro handia. Handiputza.Hodeibeltz: zorte txarra ekartzen duena. Kanpo-larrosa: etxekoekin zakarra eta kanpokoekin alaia. Liburupipi: liburu artean denbora luze ematen duena. Maribilera: dena bilerez konpondu nahi duena.Perejilarkupetako: bihurria. Supositorio: pixkanaka nahi duen tokian muturra sartzen duena.