Irailaren 8an, Boga Boga Metal Fest Donostiako Dokan

Irailaren 8an, Boga Boga Metal Fest Donostiako Dokan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irailaren-8an-boga-boga-metal-fest-donostiako-dokan/@@download/image/2012945141bogabogametalfest.jpg
2012/12/13
berria
Irailaren 8an, Boga Boga Metal Fest Donostiako Dokan
Datorren larunbatean –irailak 8– Impio, Biersbreaker, Sexplosion eta Overloud taldeen eskutik heavy eta hard rocka nagusituko da Donostiako Doka Kafe Antzokian. Kontzertuak arratsaldeko 19:00etan abiatuko dira.


Dagoeneko dena prest da larunbatean Donostian izango den Boga Boga Metal Fest jaialdirako. Inforock kontzertuen eskutik, Impio, Biersbreaker, Sexplosion eta Overloud taldeak arituko dira Donostian.
Hernaniko Impio death metal taldea izango da, besteak beste, jaialdia estreinatuko duena eta horren ondotik Bierbsbreaker donostiarren txanda izango da, 'Shout for War' diska berria aurkeztuko dutenak. 21:00ak inguruan, Madrilgo Sexplosion taldea taularatuko da eta jaialdiari amaiera emateko berriz, Overloud donostiarren txanda iritsiko da gaueko 22:15etan.
Kontzertu guztiak Donostiako Kafe Antzokian izango dira eta bost euro besterik ez dira ordaindu beharko, jaialdi guztia ikusteko. 

Egitaraua


  • 19:00etan Impio
  • 20:05etan Biersbreaker
  • 21:10etan Sexplosion
  • 22:15etan Overloud
    Sarrera: 5 euro