Irailaren 7an abiatuko da Maitaldia Dantza Jaialdia Miarritzen

Irailaren 7an abiatuko da Maitaldia Dantza Jaialdia Miarritzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irailaren-7an-abiatuko-da-maitaldia-dantza-jaialdia-miarritzen/@@download/image/2012953992maitaldia.jpg
2012/12/13
berria
Datorren ostiraletik –irailak 7– irailaren 16ra bitarte Maitaldia Jaialdia nagusituko da Miarritzen. Guztira 28 konpainiek parte hartuko dute eta aurtengo edizioak tarte berezia eskainiko dio emakume koreografoei.


Pantxika Telleriak estreinatuko du Maitaldia jaialdiaren 22. edizioa, eta bederatzi egunetan kaleko ikuskizunak, entseguak eta erakustaldian nagusituko dira MIarritzen, besteen artean.
Jaialdiak 51 ikuskizun izango ditu eta guztira bederatzi herrialdeetako konpainiek parte hartuko dute. Horien artean azpimarratu daitezke Holandatik datozen hiru konpainiak, Rukmini Chatterjee indiarrak bertako dantza tradizionala Norvegiako black metalarekin elkartuta osatu duen koreografia, adibidez.
Jaialdiak iraungo dituen hamar egunetan dantza nagusituko da Miarritzen eta adin guztietakoek zer ikusi izango dute Maitaldia Jaialdiaren 22. edizio honetan.