Irailaren 27tik 29ra, Irun Rock!

Irailaren 27tik 29ra, Irun Rock! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irailaren-27tik-29ra-irun-rock/@@download/image/irun_rock_1377776858.jpg
2013/08/29
berria
Irailaren 27tik 29ra, Irun Rock!
Men Of Rock Musika elkarteak Irun Rock jaialdiaren aurkezpen ofiziala egin zuen atzo. Lost Acapulco, Pantones, Supersweet, Las Primitivas, Octopus´s Garden et Rolling Dice taldeekin itxi dute, besteak beste, laugarren edizioaren kartela.


Guztira, hamaika taldek parte hartuko dute aurten Irunen laugarrenez antolatzen duten Irun Rock musika jaialdian. Irailaren 27an abiatuko da eta irailaen 29ra bitarte egitarau interesgarria antolatu du, beste behin, Men Of Rock musika elkarteak Irun Zuzenean egitasmoarekin elkarlanean.

Sex Museum, Arizona Baby, Las Culebras, Redneck Surfers eta Los Romanticos taldeak iragarri zituzten hasieran eta orain, berriz, sei talde gehiagorekin itxi dute aurtengo edizioaren kartela. Mexikoko Lost Acapulco, Madrilgo Pantones hirukotea, Donostiako Supersweet eta Rolling Dice taldeak, Hondarribiako Las Primitivas laukotea eta bertako Octopus's Garden taldeak igoko dira agertokira.

Hiru eguneko egitarau zabaletik lehen eguneko –irailak 27– kontzertuen sarrera ordaindu beharko da soilik eta, irailaren 28koak eta 29koak, hortaz, doakoak izango dira. Guk, sarrera bikoitza zozkatuko dugu irakurleen artean. Aukera hau galdu nahi ez baduzu, zoaz zuzenean webguneko 'Lehiaketak' atalera eta eman izena. Zorte on!

Egitaraua:


Irailak 27, otirala: Tunk Aretoan
Los Acapulco
Las Culebras
Rolling Dice

Irailak 28, larunbata: San Juan Plazan
Sex Museum
Arizona Baby
Pantones
Supersweet
Redneck Surfers
Las Primitivas

Irailak 29, igandea: Terrazetan
The Romanticos
Octopus's Garden