Irailaren 22an, euskararen alde lasterka

Irailaren 22an, euskararen alde lasterka https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irailaren-22an-euskararen-alde-lasterka/@@download/image/20129139460herri_lasterketak.jpg
2012/12/13
berria
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatuta, irailaren 22a euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzekoe guna izango da beste behin ere. Oraingoan, baina, herri lasterketak antolatuko dituzte Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan, eta izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Animatu!

Euskaraz Bizi Nahi Dut lemapean, milaka herritarrek hartuko dute parte irailaren 22an  Euskal Herrian egingo dituzten hamaika lasterketetan. Euskaraz bizitzeko nahia harrotasunez eta elkar hartuta adierazteko aukera izango da.

Jarduera euskaraz egingo dute, eta talde-lana sustatzea izango du helburu, ez baita lasterketa lehiakorra izango. Familia giroan egiteko modukoa izanik, ongi pasatzeko eta osasuntsu sentitzeko aukera izango dute parte hartzaileek, denok norabide berean gure indarrak batuz, euskaraz bizitzeko nahia desio hutsa izatetik errealitate izatera igaro dadin.

Izena emateko
Lasterketan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da izena ematea, eta horretarako hemen sartu besterik ez duzu; gainera, nork bere herrian inskribatzeko aukera ere izango du, baita egunean bertan ere.

Prezioei dagokienez, kamiseta eskuratu nahi izanez gero 10 euro ordaindu beharko dituzu, eta aldiz, soilik lasterketan parte hartzeko asmoa baduzu, 5 euro.

Besteak beste, Lekeition, Beran, Oiartzunen, Barakaldon, Etxarri Aranatzen, Hernanin, Zallan, Usurbilen, Lazkaon, Lizarran eta Bergaran egingo dituzte lasterketak. Egon adi, eta zure herrian antolatzen badute, animatu eta hartu parte, gazte!