Irailaren 15ean, Bonberea Sutan

Irailaren 15ean, Bonberea Sutan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irailaren-15ean-bonberea-sutan/@@download/image/2012955787bonberenea_sutan.jpg
2012/12/13
berria
Glaukoma, Matxura, Berri Txarrak, Gas Drummers eta Gose taldeen kontzertuekin Bonberenearen aldeko aldarrikapena egingo dute irailaren 15ean Tolosan. GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu.

Tolosako Bonberenea gaztetxearen aldeko jaialdiak hirugarren edizioa izango du aurten, bi urtetik behin antolatzen duten Bonberena Sutan ekimenean, besteak beste.
2007an antolatu zuten lehendabizikoz Bonberenea Sutan egitasmoa, eta orduz geroztik bi urtetik behin errepikatu dute jaialdia, gaztetxearen etorkizuna aldarrikatzeko antolatzen dutena.
Aurten Glaukoma, Matxura, Berri Txarrak, Gas Drummers eta Gose taldeak nagusituko dira, eta ondoren Olarius & Brothers rock Dj´s-ek girotuko dute Bonberenea.
Sarrerak dagoeneko salgai daude eta GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu gure irakurleen artean. Aukera hau galdu nahi ez baduzu ibili bizkor eta eman izena!