Iraia Elias: "Umorea eta bizi poza gainean behar ditut beti"

Iraia Elias: "Umorea eta bizi poza gainean behar ditut beti" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iraia-elias-umorea-eta-bizi-poza--gainean-behar-ditut-beti/@@download/image/fotomaton_iraia_1382621222.jpg
2013/11/04
elkarrizketa
Argazkiak: Hodei Esteban
Ikusezina denean ere agertokian aurkituko dugu Iraia Elias (zarautz, 1980). Ibilbide interesgarria bizkarrean, ‘Zertarako hegoak’ obrarekin ari da orain buru-belarri.


Zeinekin sentitzen zara identifikatuta?
Zerbait esateko duten guztiekin.

Zein duzu janaririk gustukoena?
Lagun artean jaten dudan hori...

Eta, aldiz, zer ezin duzu irentsi?
Bab(a)osoak!

Ikusezina izango bazina...
Munduko ikusezinekin festa ikusezin bat egingo nuke. Edari ikusezina edan eta musika ikusezinarekin dantzatu...

Nor miresten duzu?
Ikusezinen festan ezagutuko nukeen emakume mordoa.

Eta, aldiz, nor bidaliko zenuke gustura pikutara?
Eraldaketetarako bideetan oztopoak besterik jartzen ez dakiten guztiak.

Zer behar duzu gainean beti?
Umorea eta bizi-poza.

Zein duzu txokorik kuttunena?
Zein momentutan eta zertarako?

Boloa hasi aurretik banbalina atzean zaudela, zer izaten duzu buruan?
Datorren larunbateko boloan fijatuko naiz, eta esango dizut.

Zein zuzendarirekin egingo zenuke gustura lan?
Esku artean dugun proiektuan sinestu eta elkarlanean sortu nahi duen edozeinekin.

Liburu bat?
Normalean ohe ondoan bat baino gehiago izaten dut... Orain irakurtzen ari naizen bat Edo!-k argitaratutako Genero ariketak, adibidez.

Pelikula bat?
El terrorismo de Euzcadi, produkzio espainola. Ezagutzen duzu?

Eta amaitzeko, kanta bat?
Nahi gabe ere gorputza dantzan jartzeko gaitasuna duten guztiak.