Iragana gure artera dakarren erakusketa, Montehermoson

Iragana gure artera dakarren erakusketa, Montehermoson https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iragana-gure-artera-dakarren-erakusketa-montehermoson/@@download/image/20129246798Montehermoso_1.jpg
2012/12/13
berria
Tomas Alfaro Fournier eta Balbino Sobrado Cobasen hainbat argazkitan oinarrituta, 'Iragana gure artean' erakusketa eta jarduerak antolatuko dituzte urriaren 19tik 2013ko urtarrilera bitarte Gasteizko Montehermoson. Hainbat eragile eta kolektibo gonbidatuko dituzte bertara, historia osatzeko prozesuaren baitan ikuspegi anitz eta ezberdinak konpartitzeko.

Pila Arostegui Udal Artxiboaren eta Montehermoso Kulturunearen arteko lankidetza-proiektua da Iragana gure artean. Beronen bidez, pertsonek artxibo eta agirien bidez oroimenekin, historiarekin eta garaikidetasunarekin osatzen dituzten harremanak azaleratu nahi ditu.

Tomas Alfaro Fournier eta Balbino Sobrado Cobasen argazkiak ditu oinarritzat, eta horien berrirakurketa proposatzen du. Dean den, helburua ez da aldez aurreko interpretazioei ihes egitea, aldeak nabarmendu eta areagotzea baizik. Azken batean, historia osatzeko prozesuan denok gara eragile aktiboa, eta horren aurrean dugun jarrera gure hiriaren metamorfosiari eta egungo egoerari buruzko kontakizunak sortzea izan daiteke.

Gonbidatu eta eragileak
Antolatzaileek Maider Lopez, (Donostia, 1975), PEC: Puesto en construcion (Madril, 2011) eta Virginia Villaplana (Paris, 1972) gonbidatu dituzte Gasteizko hainbat elkarte eta kolektiborekin jarduteko. Besteak beste, Emakumeen Asanblada, Ortzai Antzerki Zinema laborategia, SAMA Arabako ikus-entzunezko baliabideen elkartea, eta elikapen subiranotasunaren eta kontsumo molde iraungarriagoen bideak jorratzen dituzten elkarteak izango dira bertan.

Lankidetza guztien emaitza argazkilarien lanaren parean izango da ikusgai urriaren 19tik 2013ko urtarrilaren 13ra bitarte Montehermoson. Aukera polita izango da iraganari bisita egin eta guregana hurbiltzeko.