'Irabazi Arte!' telesailaren hirugarren denboraldiaren aurrestreinaldiak egingo dituzte Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian

'Irabazi Arte!' telesailaren hirugarren denboraldiaren aurrestreinaldiak egingo dituzte Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian Larunbatean lehen atala emango dute Donostian, eta igandean Iruñean. Otsailaren 2an estreinatuko da Primeran plataforman. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irabazi-arte-telesailaren-hirugarren-denboraldiaren-aurrestreinaldiak-egingo-dituzte-irunean-gasteizen-bilbon-eta-donostian/@@download/image/20240103140648_eitb-irabazi-arte-hirugar_foto610x342.jpg
2024/01/10
Larunbatean lehen atala emango dute Donostian, eta igandean Iruñean. Otsailaren 2an estreinatuko da Primeran plataforman.
'Irabazi Arte!'  telesailaren hirugarren denboraldiaren aurrestreinaldiak egingo dituzte Iruñean, Gasteizen, Bilbon eta Donostian

Irabazi Arte! telesailaren hirugarren denboraldia otsailaren 2an emango dute Primeran plataforman eta astebete geroago, otsailaren 9an, ETB1en. Lehenago lau aurrestreinaldi egingo dira, ordea, asteburu honetan hasita: larunbatean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 17:30ean; igandean, Iruñeko Baluarteko Jauregian, 12:00etan; hilaren 20an, Gasteizko Europa Jauregian, 12:30ean, eta hilaren 28an Bilboko Euskalduna Jauregian, 12:00etan. Gonbidapenak aretoetako webguneetan eta lehiatiletan eskura daitezke.

Lehen atala eskainiko dute lau hiriburu horietan. Atal honetan ikusiko denez, hiru hilabete igaro dira moto istripu latza gertatu zenetik. Jon obsesionatu egingo da istripuaren arduraduna aurkitu nahian. Amets, azkenik, armairutik irtengo da futbol zelaian. Bestalde, Olatzek bere gorputzarekiko dituen beldurrak gainditu beharko ditu Gorkarekin duen bikote harremanean. Lili eta Malen nerabetasunaren fasean sartuko dira, eta Printzesen aldagelan jokalari berri bat azalduko da: Alaitz, Noraren etsaia bihurtuko den neska.

Aurrestreinaldiak eta gero, otsailaren 2an Primeran plataforman ikusi ahal izango da telesaila eta gero ETB1en, eitb.eus-en, EITBren YouTube kanalean eta "Go!azen"en appan.