Ipurtargien azkena

Ipurtargien azkena Espezie berri bat desagertzeko zorian dago, eta errua gizakiona da beste behin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ipurtargien-azkena/@@download/image/luciernagas.jpg
2020/02/06
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Espezie berri bat desagertzeko zorian dago, eta errua gizakiona da beste behin.
Ipurtargien azkena

Bioscience-n argitaratutako ikerketa mardul batek ondorioztatu duenez, ipurtargiak desagertzeko zorian daude, eta horretarako arrazoi nagusiak gizakion jardunarekin lotura zuzena dute. Besteak beste, LED argiek eragindako kutsadura luminikoak, pestizidek eta etengabeko habitat galerak arriskuan jarri du intsektu argiduna.

AEBetako Tuftseko Unibertsitateko Sara Lewis biologoak egin du ikerketa, eta bere ondorioetan ageri denez, mundu osoan errepikatzen den egoera da. Adibidez, Malaysiako Pteroptyx ipurtargia desagertzeko zorian dago habitat-aren suntsipenagatik, eta kutsadura luminikoak intsektu hauen ugalketa prozesurako errituala eteten du munduko hainbat txokotan. Hain zuzen, LED argiek ohiko bonbilek baino argi gehiago ematen dute, eta nabarmen ugaritu eta zabaldu dira, intsektu hauen zorigaitzerako.