Ipurdia eta bere zuloa II

Ipurdia eta bere zuloa II https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ipurdia-eta-bere-zuloa-ii/@@download/image/2012217471ipurd_1360859016.jpg
2012/02/03
erreportajea
TESTUA: Nerea Sancho. Bitxigorria.
Ipurdia eta bere zuloa II
Behin edo behin uzki sarketa egiten saiatu eta ez zaizue ongi atera, ez duzue asmatu edo min itzela jasan duzue? Nola bihurtu esperientzia hau positibo eta gozagarria? Zer egin errepikatzeko modukoa izan dadin? Horra zenbait pista.

Esfinterraren funtzionamendu kontraintuitiboa
Uzkiko esfinterra (muskulua) erlaxatzen dugunean zuloa itxi egiten da eta indarra egitean, berriz, ireki. Hortaz, irekitzeko, sabelustean bezalaxe, indarra egin beharko dugu.

Ipurdia erotizatzeko ibilbidea

Sarketa baino lehenago ipurdia erotizatzea ideia ona izan ohi da: mihiaz laztandu, bibrazioak eragin, atzamarraz ukitu, masajeak eman… Ondoren laburrak eta leunak diren sarketekin saia gaitezke, hatza edota dildo (bibragailu) txiki bat baliatuz, eta jada ezagutzen ditugun klitoriaren edo zakilaren sentsazio atsegingarriekin konektatu. Hau da, beste plazerekin tartekatu eta integratu, sarketa ez dadin izan jokabide isolatua. Geroago saiatu gaitezke gauza luzeago eta lodiagoekin. Hasieran hau guztia guk kontrolatzen dugu, mugimendua eta tamaina alegia; pixkanaka gauza handiagoekin eta kontrola gutxiagotzearekin esperimentatzen joatea da joera. Azken urratsa izan daiteke kontrolatzen ez dugun zakil batek penetratua izatea. Horrela, bakarka has gaitezke, dutxan adibidez, eta azkenik norbaitekin partekatu esperientzia. Entrenamenduak mesede egingo digu.

Fantasiak ereiten

Jokabide hauek fantasiekin apain ditzakegu. Horietako bat dominazioarena izan daiteke, besteak gu menperatzen gaituela irudikatu eta ondoren paperak alda ditzakegu. Gainera, istorio edota gidoi bat ere asma dezakegu, klasikoki eman den mediku-erizain motakoa, adibidez.

Garbitasunaren ideia

Ipurdia beti garbi egotea ezinezkoa da. Ipurdia ez da bagina, ez da larruazala, hortaz, berarekin jolas egiten duena zikindu daiteke. Preserbatiboa erabiltzea lagungarria izan daiteke horretarako, infekzioen transmisioa ekiditeaz gain noski.

Pazientzia, ausardia eta hanka sartzeko aukera

Kontuan izan behar dugu ziur aski ez dugula hasieratik asmatuko eta pazientzia izan beharko dugula, saiatu, hanka sartu, modu desberdinetan probatu, posturaz aldatu, etab. Gauza da jokaera honi grazia ateratzea, esploratzaile papera hartu eta ausardia pixka bat izatea. Bestetik, sexukidearekin komunikazioa lantzea ezinbestekoa da.

Mina eta plazeraren arteko muga

Maitasunaren eta gorrotoaren arteko muga irristakorra dela dakigun bezala, mina eta plazeraren artekoa ere halakoa da! Oso kitzikatuta baldin bagaude, mina desagertu egingo da, beraz, horixe da gakoa: modu ezberdinetan kilikapena bilatzea. Gainera, minaren esanahiak aztertu eta alda ditzakegu. Esate baterako: beste ze gauza egiten dugu mina eman arren erotikoak dena? Titietan hozkatxoak egitea, barrabilak estutzea… horrelako hainbat jokabide, jatorriz minberak direnak, erotizatzen ikasi dugu, plazer bihurtu ditugu. Ipurdiko zuloarekin beste horrenbeste!

JOLASERA!



Uzkirako lubrifikatzailea
Uzki sarketarekin esperimentatzen hasteko. Gunea lasaitu egiten du eta praktiketako L-arekin gabiltzan bitartean lagungarria suerta daiteke. Fase horren ostean, silikonazko lubrifikatzailea izan daiteke egokia.

proba ezank:



Igogailuan