'Ipuingarria izango da' liburuaren festa egingo dute Iruñean

'Ipuingarria izango da' liburuaren festa egingo dute Iruñean Ipuin kontaketak, ilustrazio tailerrak, eta liburu aurkezpenak izango dira egitarauaren barruan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ipuingarria-izango-da-liburuaren-festa-egingo-dute-irunean/@@download/image/Ipuingarria-2022-980x1386.jpg
2022/11/02

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Ipuin kontaketak, ilustrazio tailerrak, eta liburu aurkezpenak izango dira egitarauaren barruan.
'Ipuingarria izango da' liburuaren festa egingo dute Iruñean

Karrikiri Kultura Elkarteak Ipuingarria izango da liburuaren festaren bigarren edizioa antolatu du bihar hasi eta igandera bitartean, Iruñeko Alde Zaharrean, "ipuinen berotasunean gozatu, bidaiatu eta amesteko".

Antolatzaileen hitzetan, "ahozkotasunari, ilustrazioei, poesiari eta ideia zoroenei" zabalduko dizkiete ateak, "liburu baten azala irekitzea bertzerik ez baita behar hegan egiteko eta irudimenaren sumendia esnatzeko". Tailerrak, kontaketak, liburu aurkezpenak, aholkularitza, eta sorpresa ugari izango direla iragarri dute antolatzaileek. 

Kondestable eta Laban gauzatuko dute egitaraua. Honako ekintza hauek izango dira, besteak beste: Izaskun Mujika ipuin kontalaria; Eider Eibarrekin ilustrazio tailerra;Maite Franco ipuin kontalaria; ilustrazio tailerra Ainara Azpiazuarekin; Amaiur liburuaren ipuin kontaketa musikatua, gitarra eta pianoarekin, Amaia Elizagoien, Irati Celestino eta Leire Celestinorekin; eta Hasier Larretxea eta Juan Angel Perotxenaren Hezurrezko kaiolak. Amaiurtik konstelazioak helduentzako poema-kontaketa ilustratua. Egitarau osoa webgunean dago jasota.