Ipuin klasikoen musikala

Ipuin klasikoen musikala https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ipuin-klasikoen-musikala/@@download/image/2012214630Into_the_Woods_ipuin_klasikoen_musikala.jpg
2012/12/13
berria
Disneyn oso pozik daude Rob Marshall zuzendariak Pirates of the Caribbean: On Stranger Tides (2011) frankiziako film berrienean egindako lanarekin eta bi urterako kontratua egin diote. Hala, zuzenduko duen lehen proiektua Into the Woods izango da, 80ko hamarkadan Broadwayn estreinatu zen musikalaren moldaketa. Errauskine, Rapunzel, Txanogorritxo eta beste hainbat ipuin uztartzen ditu. Moldaketa gauzatzeko zuzendari egokia dirudi Marshallek Chicago (2002) eta Nine (2009) filmetan egindako lana kontuan hartuta.