“Ipuin erotikoak"

“Ipuin erotikoak" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ipuin-erotikoakquot/@@download/image/10p42-2.jpg
2001/07/04
kritika
Testua: Harkaitz Cano
Idazlea: Karlos Linazasoro
10.zenbakia
ALBERDANIA
140 orrialde



Erre bikoitz horri adi, e? Errotikoak baitira, eta ez erotikoak. Erre bakarrarekin idatzitakoak bezain sujerenteak dira, ordea. Hondartzarako nahiz mendirako (edonon erre daiteke bat). Bi atal ditu liburuak: "Hil-artekoak" izeneko antzerki itxurako batek osatzen du lehena eta "Akufenoak" izena du ipuin labur eta burutazio errotiko eta bitxiz osatutako bigarrenak. Akufenoak entzumenezko sentsazio patologikoak dira, norbaitengan kanpo-estimulurik bat ere gabe azaltzen direnak. Beste era batera esanda: entzumenezko espejismo gisako batzuk...