Iparraldera bidean

Guadalajara (Mexiko) mariachien eta tekilaren sehaska izateaz gain, urtero Hego Amerikako herrialdeetatik AEBetan sartzen ahalegintzen diren 400.000 etorkinen derrigorrezko geraldia ere bada. Orain hiru urte San Fernando herrian 72 lagun hil zituztenetik, Pazifikoko Bidea ezizenaz ezagutzen den ibilbidea aukera seguruena bilakatu da "amets amerikarra" egikaritzeko asmoz iparraldera jotzen dutenentzat. Bertan trena hartzen ahalegintzen dira gehienak, martxan dagoela abordatu ere, hurrengo geldialdira heltzeko. Migrazio masiboa dela eta, FM4 Paso Libre elkartea sortu dute herrian bidaiariei laguntzeko.