Iparraldeko unibertsitateko ikasleek doan jasoko dituzte hilekorako produktuak

Iparraldeko unibertsitateko ikasleek doan jasoko dituzte hilekorako produktuak Konpresak eta tanpoiak doan eskuratu ahalko dituzte martxotik aurrera; 1.500 banatze gune ezarriko dituzte Frantziako unibertsitateetan eta ikasle egoitzetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iparraldeko-unibertsitateko-ikasleek-doan-jasoko-dituzte-hilekorako-produktuak/@@download/image/accAccrocheFacebook0x0a1242816774.jpg
2021/02/24
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Konpresak eta tanpoiak doan eskuratu ahalko dituzte martxotik aurrera; 1.500 banatze gune ezarriko dituzte Frantziako unibertsitateetan eta ikasle egoitzetan.
Iparraldeko unibertsitateko ikasleek doan jasoko dituzte hilekorako produktuak

Frantziako Gobernuak 2021eko aurrekontuetan bost milioi euro bideratuko ditu "hilekoaren pobreziari" aurre egiteko, aurreko urtean baino lau milioi euro gehiago. Gauzak horrela, berritasun garrantzitsu bat gertatuko da herrialdeko unibertsitate eta ikasle egoitzetan; martxotik aurrera, hilekorako produktuak doan jasoko dituzte ikasleek. Horretarako, herrialdean 1.500 banatze gune ezarriko dituzte.

Gauzak horrela, Ipar Euskal Herriko unibertsitateko ikasleek doan eskuratu ahalko dituzte konpresak eta tanpoiak hemendik aurrera. Estrategia honen helburua produktu horiek erosteko zailtasunak dituzten gazteei laguntzea da; hain zuzen, ikerketa batek azaleratu duenez ikasleen herenarentzat aukera zaila da produktu hauek ala premiazko beste behar batzuen artean aukeratu behar izatea zailtasun ekonomikoengatik. 

Frantziako kasua ez da lehena; iaz, Eskozian neurri bera onartu zuten, eskoletan eta unibertsitateetan hilekorako produktuak doan banatzen zituen lehen herrialdean bilakatuz. Zeelanda berrian ere, ekainetik aurrera doan banatuko dituzte konpresa eta tanpoiak ikastetxeetan.