Iparraldeko izenetan ñ-a mantenduko dute (oraingoz)

Iparraldeko izenetan ñ-a mantenduko dute (oraingoz) Beñat, Zuriñe edota Iñaki horrela idaztea «herrialdearen batasunaren aurkako atentatua» da Frantziar Estatuarentzat. Zer deritzozue? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iparraldeko-izenetan-n-a-mantenduko-dute-oraingoz/@@download/image/d1dfc894a1f72dc0c293b9fb606c4f60fce29beb31b817ae8bb382b9f3cae8fb.jpg
2018/11/21
berria
Beñat, Zuriñe edota Iñaki horrela idaztea «herrialdearen batasunaren aurkako atentatua» da Frantziar Estatuarentzat. Zer deritzozue?
Iparraldeko izenetan ñ-a mantenduko dute (oraingoz)

Frantzian, ñ-dun izenek grafema mantendu ahalko dute, oraingoz behintzat. Frantziar Estatuarentzat Beñat, Zuriñe edota Iñaki horrela idaztea «herrialdearen batasunaren aurkako atentatua» diren arren, hala idazten jarraitzeko aukera izango dute. Arrazoia? Frantziako Akademiaren hiztegian ñ-aren tileta agertzen dela. Dena den, estatuak helegitea jar dezake oraindik.

Polemika iaz piztu zen, Bretainiako Kemper hiriko epaitegi batek ebatzi zuenean Fañch izen bretoidun haurra ezin zutela izen horrekin erregistratu; mobilizazio ugari eragin zituen erabakiak, eta haurraren gurasoek helegitea jarri zuten. Orain, arrazoia eman die apelazio auzitegiak. Zer diozue?