Iparraldeko Bertsolari Xapelketa bero-bero, eta Bizkaikoa abiada hartzen

Iparraldeko Bertsolari Xapelketa bero-bero, eta Bizkaikoa abiada hartzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iparraldeko-bertsolari-xapelketa-berobero-eta-bizkaikoa-abiada-hartzen/@@download/image/201010131484Eneritz_zabaleta.jpg
2012/12/13
berria
Iparraldeko Bertsolari Xapelketa bero-bero, eta Bizkaikoa abiada hartzen
Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko Bertsulari Xapelketaren lehen finalerdia izanen da larunbatean Luhuson, 17:00etan hasita. Amets Arzallus, Odei Barroso, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta, Gillen Hiribarren eta Ekhi Erramundegi ariko dira bertsotan.

Beste finalerdia hilaren 23an eginen dute Gabadin. Sustrai Colina, Miren Artetxe, Patxi Iriart, Ximun Cazaubon eta Joanes Etxeberria izanen dira oholtza gainean.

Bizkaiko Txapelketari dagokionez, Oihana Bartra sailkatu zen finalerdietarako lehen saioa irabazita. Igandean, hilak 17, Balmasedan, Joseba Artza (Etxebarria), Jone Uria (Algorta), Asier Legarreta (Mungia), Iker Belaustegi (Munitibar), Iñaki Iturriotz (Igorre) eta Lander Ibarluzearen (Etxebarria) txanda izango da (sarrera arruntek zortzi euro balio dute; bazkideek bost euro ordaindu behar dituzte eta gazteek hiru euro).