Iparraldeko Bertsolari Gazteen Txapelketaren finala jokatuko da bihar Itsasun
Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Eskolarteko Txapelketako kanporaketak jokatu zituzten maiatzaren 15ean honako hamalau bertsolari gazteek: Daia Harlouchet Barreto, Aiantze Lannes Butron, Irantzu Idoate Funosas, Aetz Etxart Sarasola, Haira Aizpurua Ibargarai, Oihan Perez Harispe, Haize Lekuona Blanco, Garikoitz Agirre Soto, Lilwenn Larralde Morvan, Martxel Elosegi Agirre, Xanti Lacroix Etcheverria, Irati Aizpurua Ubeda, Meli Etxeberri Larzabal eta Ibai Lekuona Darceles.
Kanporaketen ostean, finaleko seikotea erabakita geratu zen. Haize Lekuona, Irantzu Idoate, Aetz Etxart, Haira Aizpurua, Ibai Lekuona eta Aiantze Lannes arituko dira bertsotan bihar, 11:00etatik aurrera, Itsasuko Sanoki gelan jokatuko den finalean.

Iaz Senperen jokatu zen Iparraldeko Bertsolari Gazteen Txapelketa, eta Haira Aizpurua Ibargarai saratarra izan zen garaile.

