Iparra-Hegoa ekimenaren baitan, Aste Kulturala egingo dute Seguran

Iparra-Hegoa ekimenaren baitan, Aste Kulturala egingo dute Seguran https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iparrahegoa-ekimenaren-baitan-aste-kulturala-egingo-dute-seguran/@@download/image/20123273733Iparra-Hegoa_1.jpg
2012/12/13
berria
Aurtengoan, aste kulturaletik abiatuta, hilabete kulturala bilakatu da Iparra-Hegoa ekimena; dagoeneko hainbat antzerki, ekitaldi eta emanaldi eskaini dituzte martxo osoan zehar. Baina ekintza nagusiak aste honetan izango dira, sei egunetarako agenda potoloa prestatu baitute. Ostegunean, besteak beste, bertso poteoa egingo dute Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolarien laguntzaz, eta Kuxkuxtu txarangak alaituko du giroa.

Gipuzkoako Segura herriaren eta Lapurdiko Pausuren artean zubiak eraikitzeko asmoa izan du 2012ko Iparra-Hegoa ekimenak. Aurtengoa XVII. edizioa izan da, eta 'Euskal lurraldeak: Nafar estatua' gaia izan du ardatz. Horri loturik, datorren astean ere emanaldiak, mintzaldiak, bertso poteoa eta mendi buelta antolatu dituzte, besteak beste, hurbiltzen direnek ongi pasa dezaten.

Agenda


Martxoak 27, asteartea
Nabarraldeko kide den Beñi Agirrek hitzaldia eskainiko du iluntzeko 19:30etan Kultur Etxean. Gaia "Nafarroaren Konkista 1200-1512" izango da.

Martxoak 28, asteazkena
Filipe Bidar – Historia masterra – eta Antton Curutcharry – Historia irakaslea – Ipar Euskal Herriaren egitura politikoak 1512tik 1789ra bitarte izan zuen bilakaerari buruz mintzatuko dira. Hitzaldia 19:30ean hasiko da, Kultur Etxean.

Martxoak 29, osteguna
Lodosako Ikastolako haurrak Segura eta inguruak ezagutzera joango dira goizean
Bertso Poteoa izango da iluntzeko 19:30etan. Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolariak eta Kuxkuxtu txaranga izango dituzte lagun.
Bestetik, afaria egingo dute 21:30etan. Txartelak salgai dira Xaian eta Elorripen.

Martxoak 30, ostirala
Segurako Laoitz Herri eskolaren, eta Lodosako, Azkaineko eta Senpereko ikastolen arteko egun pasa egingo dute.
Iluntzean, kale animazioa izango da Kuxkuxtu eta Otxabi taldeen eskutik
23:00tan, Zurbeltz, Xutik eta Nahas taldeen kontzertuak.

Martxoak 31, larunbata
Mendi irteera 9:30etan Aizkorrira
Kirol norgehiagoka herrikoia 16:00etan, Iparraldeko eta Hegoaldeko taldeen artean
Ardo dastaketa 19:00etan
Iñazki Lapurdiko taldearen dantzaldia 23:00etan

Apirilak 1, igandea
Egun osoko egitaraua prestatu dute, besteak beste, bazkari herrikoia, sukaldaritza lehiaketa, eta dantzak.