Ipar Mazedoniako presidenteak 11 urteko down sindromedun umeari eskolara lagundu dio

Ipar Mazedoniako presidenteak 11 urteko down sindromedun umeari eskolara lagundu dio Neskatxari bere ikaskideek bullying-a egiten zioten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ipar-mazedoniako-presidenteak-11-urteko-down-sindromedun-umeari-eskolara-lagundu-dio/@@download/image/down-kYFF--620x349.jpg
2022/02/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Neskatxari bere ikaskideek bullying-a egiten zioten.
Ipar Mazedoniako presidenteak 11 urteko down sindromedun umeari eskolara lagundu dio
Ipar Mazedoniako presidenteak, pasa den astean, down sindromendun neskatxari eskolari lagundu zion eskolan bullying-a jasatzen zuela jakin zuenean. 

Steve Pendarovski presidenteak Embla Adema eta bere familia bisitatu zituen Gostivar-en, Skopje hiriburutik 65 kilometrotara dagoen herrian. Honela, Embla-k eta bere familiak egunero aurre egin behar izaten dieten erronken berri izan zuen, eta jarraian, Embla-ri eskolara lagundu zion.

Presidenteak azpimarratu nahi izan du onartezina dela haurren eskubideak nolabait arriskuan jartzen dituztenen jokabidea, “batez ere garapen atipikoa duten haurrak direnean”. Honela azaldu du komunikatu ofizial batean Pendarovskik: “Ez da soilik norbere eskubidez gozatu behar, besteen berdinak ere sentitu behar gara izan ikasgela edo eskoletako jolastokietan. Estatu bezala, gure betebeharra da, baina baita gizabanako bezala ere. Enpatia gakoa da misio bateratu honetan”. 

“Gizarte honetan guztiok berdinak gara”, gehitu du presidenteak. “Nire babesa ematera etorri nahiz eta baita inklusioaren oinarrizko printzipioez kontzientziatzera ere”. Komunikatutak gehitzen du, presidenteak egoki deritzola Embla kasuan ikerketa bat irekitzeari.