Ipar Euskal Herriko musikarientzako 'Iparhots' egonaldi artistikoaren deialdia zabaldu dute

Ipar Euskal Herriko musikarientzako 'Iparhots' egonaldi artistikoaren deialdia zabaldu dute Egonaldia lau egunekoa izango da, Azpeitiako Dinamoan eta Biarritzeko Atabalen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ipar-euskal-herriko-musikarientzako-iparhots-egonaldi-artistikoaren-deialdia-zabaldu-dute/@@download/image/pexels-conojeghuo-111287.jpg
2024/06/13
Egonaldia lau egunekoa izango da, Azpeitiako Dinamoan eta Biarritzeko Atabalen.
Ipar Euskal Herriko musikarientzako 'Iparhots' egonaldi artistikoaren deialdia zabaldu dute

EKEk, Atabal aretoak, Kulturaz Kultur Kooperatibak eta Musika Bulegoak, Iparhots egonaldi artistikoaren bigarren edizioa jarri dute abian, euskaraz abesten duten Iparraldeko musika sortzaileei babesa emateko. Programa honen helburua sormen eta ekoizpen prozesuetan laguntzea da.

Egonaldia irailetik aurrera izango da, lau egunekoa, eta bi kokaleku izango ditu: bi egun Azpeitiako Dinamoa sormen gunean, eta bi egun Biarritzeko Atabal aretoan. Dinamoa sormen gunean egingo den egonaldia amaitzerakoan, entsegu ireki bat egingo da. 

Deialdian euskaraz abesten duten Iparraldeko (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa) edozein musikarik parte hartu dezake, beti ere lan diskografiko berriak edo zuzeneko emanaldi bira berriak bultzatzeko asmoa duten proiektuei lehentasuna eskainiz. Deialdira aurkeztuko diren proiektu guztien artean proposamen bat aukeratuko da.

Izena emateko epea uztailaren 1era arte izango da irekita. Uztailaren 3an jakinaraziko dute deialdiaren ebazpena, beren webgunean eta sare sozialetan. Ekhi Lambert izan zen iazko edizioan aukeratutako musikaria.

Deialdiaren oinarriak hemen kontsulta daitezke.