Ipar Euskal Herriko janari azkarreko jatetxeetan erabilera bakarreko plater eta edalontziak debekatu dituzte
Honela, Ipar Euskal Herriko janari azkarreko jatetxeek ezin dituzte patata frijituak, edariak, pizza, kafea edo entsaladak kartoizko ontzietan zerbitzatu eta ondoren zaborretara bota. Frantzia, erabilera bakarreko baxera janari azkarreko jatetxeetan debekatu duen Europako lehen herrialdea bilakatu da. Neurri hau urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean. Hogei plaza baino gehiagoko janari azkarreko jatetxeetan edalontzi, plater eta abarrak berrerabilgarriak izan beharko dute. Kartoi eta paperezko ontziak baimenduak egongo dira. baldin eta bezeroak janaria eramateko eskatzen baldin badu.
McDonald's, Burger King, KFC edo Domino's Pizza bezalako multinazionalentzat araua sekulako aldaketa izan da, euren funtzinamendua aldatu beharra izan baitute. Horrenbeste, ezen, zaborraren altzariak ere aldatu behar izan dituztela. Ondorioz, zenbait lokaletan langile gehiago ere kontratu behar izan dute.
Bezeroak ere, jan ondoren alde egin aurretik, denbora gehiago behar du guztia leku zuzenean uzteko, eta zenbait ordutan ilarak ere sortzen dira. Egungo zabor altzairu berrian baxera hutsa uzteko zulo bat dago, baina lehenik edan eta jan ez diren hondarrak hustu behar dira. Argibideak hiru hizkuntzetan daude (frantsesa, ingelesa eta gaztelania) eta lokaleko langileak laguntzera hurbiltzen dira bezeroren batek dudak baldin baditu ere.


