Ipar Euskal Herriko hainbat herritan ere musukoa derrigorrezkoa izango da

Ipar Euskal Herriko hainbat herritan ere musukoa derrigorrezkoa izango da Gaurtik aurrera Miarritzeko, Baionako eta Donibane Lohizuneko hiri barneetan musukoekin ibili beharko du 11 urtetik gorako edonork. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ipar-euskal-herriko-hainbat-herritan-ere-musukoa-derrigorrezkoa-izango-da/@@download/image/770px-729231024px-biarritzview_from_esplanade_elisabeth_ii.jpg
2020/08/05

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Gaurtik aurrera Miarritzeko, Baionako eta Donibane Lohizuneko hiri barneetan musukoekin ibili beharko du 11 urtetik gorako edonork.
Ipar Euskal Herriko hainbat herritan ere musukoa derrigorrezkoa izango da

Orain egun batzuk Maider Aroztegi Miarritzeko auzapezak iragarri zuena gaurtik aurrera gauzatuko da, eta Lapurdiko beste herrietako alkateei berdin jokatzeko eskatu die. Neurriak urratzeagatik zigorrak ezar ditzaketela ohartarazi du Aroztegik: “Hasieran arreta gehiago jarriko diogu prebentzioari, baina jendeak errespetatzen ez badu, bai, isunak egonen dira”.

Hala Angelun eta Ziburun, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da merkatu irekietan; kalean, ordea, ez. Neurriak abuztuaren 31ra arte iraungo du, oraingoz. Maskararik gabe doazenek 135 euroko isuna jasoko dutela azpimarratu du prefeturak. Gainera, Miarritzeko eta Angeluko hondartzak itxita egongo dira 22:00etatik 06:00etara. Neurriok errespetatzeko, elkargoak bertan behera utzi ditu gaueko autobus zerbitzuak hilaren 31ra arte. Elbarritasunagatik maskararik erabili ezin dutenek aldiz mediku agiria beharko dute.