"10 egun pantailarik gabe" desafioan murgilduta daude Ipar Euskal Herriko gazteak
Ekainaren 7tik 16ra arte iraungo du 10 egun pantailarik gabe erronkak. Izen bereko elkarteak antolatutako desafioak gazteak gonbidatzen ditu hamar egunez pantailetatik deskonektatzera. Helburua haurrei bizimodu osasuntsuagoa eskaintzea da eta pantailek dakartzaten osasun menta eta fisikoen arriskuak murriztea.
Ipar Euskal Herriko 50 bat eskola eta kolegioetako haurrak asteartean hasi ziren deskonexio digitala xede duen 10 egun pantailarik gabe desafio kolektiboarekin.
Ekainaren 7an, asteartearekin, Urruñako San Frantses Xabier ikastetxeak erronkaren aurkezpen ekitaldia antolatu zuen. Ikasle guztiak eskolaren atariaren aurrean elkartu ziren pantailarik gabeko hamar egun hauei ekiteko.
10 egun pantailarik gabe desafioak jada 19 urte ditu (Kanadako Quebecen du jatorria) eta hazten jarraitzen du, urtero partaide berriak gehituz egitasmora. Haurrak motibatzeko, puntu sistema batek zuzentzen du desafioa, eta deskonektatzera erakartzen ditu. Horrela, haurren eta parte hartzen duten ikastetxeen arteko lehiakortasuna ezartzen da, entretenimendua pantailetatik at bilatzen ikasi dezaten. Hamar egun horietan, irakasle, guraso eta kolektiboek hainbat jarduera eskaintzen dizkie haurrei tentazioak gainditzeko: kirol jarduerak, irakurketak
Erronkak teknologia digitalaren arriskuak mahai-gaineratu nahi ditu. Izan ere, tresna digitalak gaizki edota gehiegi erabiltzeak sedentarismoa, loaren nahasteak eta gehiegizko pisua dakartza. Quebeceko Pause your screen kanpainak isolamendu fenomenoak, hizkuntza zailtasunak edota autoestimuaren jaitsiera ere deitoratzen ditu. Helduak baino ahulagoak izanik haur eta gazteak, ziber-mendekotasun arriskua pairatzeko aukera gehiago dituzte.

