Ipar Euskal Herrian konpostajea derrigorrezkoa da jada

Ipar Euskal Herrian konpostajea derrigorrezkoa da jada Urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean neurria. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ipar-euskal-herrian-konpostajea-derrigorrezkoa-da-jada/@@download/image/Captura de pantalla 2024-01-15 a las 12.04.12.png
2024/01/17
Urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean neurria.
Ipar Euskal Herrian konpostajea derrigorrezkoa da jada

 Honenbestez, Ipar Euskal Herriko bizilagun guztiek euren landare hondakin konpostajearen bitartez birziklatu behar dituzte. Arrautza azalak, kafe hondarrak, fruta eta barazki hondakinak edota landare moztuak, guztiak bio-hondakinak dira. Honenbestez, ongarri bihurtu litezke konpostajearen bitartez. Frantziako gobernuak, 2024 honetatik aurrera konpostajea derrigorra bilakatu du herrialdean.

Helburu hau betetzeko etxe bakoitzak ontzi gehigarri bat du eta horretara bereziki bideratutako kamioiek jasoko dituzte bertako hondarrak.

Bestalde, zaborrontzi kolektiboak ere instalatuko dira, beirarenaren antzekoak, biztanleek euren bio-hondakinak bertan bota ahal izateko. Etxean konposta egiteko aukera dutenei konpostagailu indibidualak banatuko zaizkie.

Neurria gradualki jarriko da indarrean, nahiz eta ofizialki urtarrilaren batetik aurrera martxan dagoen.