Ipar Euskal Herrian bertako moneta sortzeko lehen urratsak eman dituzte

Alemaniako Bavaria eskualdean oinarrituta, Ipar Euskal Herrian bertako moneta sortzeko egitasmoa jarri dute abian hamar elkartek eta helburua, urte bateko epean, oinarriak finkatu eta moneta sortzea izango da.
Alemaniako Bavaria eskualdean duela bederatzi urte sortu zuten 'chiemgauer' moneta, eta bertan oinarritu dira Ipar Euskal Herriko hamar elkarteen ordezkariak antzeko esperientzia abian jartzeko. "Euskalduna, ekologikoa eta solidarioa" izango omen da Ipar Euskal Herriko moneta, eta lurraldetasunaren irizpidea kontutan izan dute moneta sortzeko lehenengo urratsetik.
Bigarren urratsa, abenduan emanen dute eta urte baten buruan monetaren aplikazioa martxan egotea espero dute. Abiapuntuan, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Xiberoa egon dira, baino Euskal Herri osora zabalatzeko jomuga dute sustatzaileek.
Proiektua martxan jarri dutenek VIlleneuve-sur Lot eta Bavarian erabiltzen dituzten moneten esperientziak kontutan izan dituzte, eta bertatik abiatuta argi utzi dute helburua ez dela euroarekin lehiatuko duen moneta sortzea, horren osagarria izatea, baizik.