Ipar Euskal Herrian arropa eta oinetakoen konponketak sarituko dira hondakinak murrizteko

Ipar Euskal Herrian arropa eta oinetakoen konponketak sarituko dira hondakinak murrizteko Urritik aurrera Frantziar Estatuaren planera batu diren lantegietan arropa edo oinetakoak konpontzen dituzten pertsonek 6-25 euro arte erreklamatu ahalko dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ipar-euskal-herrian-arropa-eta-oinetakoen-konponketak-sarituko-dira-hondakinak-murrizteko/@@download/image/procesos-sastreria.jpg
2023/07/26
Urritik aurrera Frantziar Estatuaren planera batu diren lantegietan arropa edo oinetakoak konpontzen dituzten pertsonek 6-25 euro arte erreklamatu ahalko dituzte.
Ipar Euskal Herrian arropa eta oinetakoen konponketak sarituko dira hondakinak murrizteko

Takoi hautsi bat, urratu bat galtzetan, alkandora bat botorik gabe? Ipar Euskal Herrian bizi bazara ez zaborrontzira bota. Frantziar Estatuak hobari bat eskainiko du, bota beharrean, arropa eta oinetakoak konpontzeagatik. 

Urritik aurrera, pertsonako 6-25 euro bitarteko erreklamatu ahalko dira konponketaren kostuaren arabera. Helburua herrialdean urtero zaborretan amaitzen duten 700.000 tona arropa salbatzea dira. 

"Helburua konponketak egin nahi dituztenak laguntzea da" adierazi zuen Berangere Coullard-ek, Estatuko Ekologia idazkariak. "Urritik aurrera kontsumitzaileek laguntza jasoko dute arropa eta oinetakoak konpontzeagatik". 

Couillard-ek josketa eta zapata lantegi guztiak sistemara batzera gonbidatu ditu. Honekin lan postu berriak sortuko direla ere uste dute.

Plan honek ekonomia zirkularra bultzatzen du eta bezeroek konponketa bonu bat erreklamatzeko aukera izango dute. Takoi bat konpontzeagatik sei eurokoa eta arropagatik 10-25 euro bitartekoa. 154 milioi euro bideratuko ditu gobernuak 2023-2028 bitarteko konponketak estaltzeko.