Ipar Euskal Herrian antisorgailuak doan 25 urtetik beherako gazteentzat

Ipar Euskal Herrian antisorgailuak doan 25 urtetik beherako gazteentzat Frantzia osoan 2023. urtetik aurrera 18-25 urte bitarteko gazteen artean antisorgailuak doan banatuko dira botiketan. Helburua gaixotasun sexualen aurka borrokatzea da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ipar-euskal-herrian-antisorgailuak-doan-25-urtetik-beherako-gazteentzat/@@download/image/abstract-sexual-health-assortment-with-condom.jpg
2022/12/12

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Frantzia osoan 2023. urtetik aurrera 18-25 urte bitarteko gazteen artean antisorgailuak doan banatuko dira botiketan. Helburua gaixotasun sexualen aurka borrokatzea da.
Ipar Euskal Herrian antisorgailuak doan 25 urtetik beherako gazteentzat

Emmanuel Macron aspalditik dabil hautesle gazteak konbentzitu nahirik. Honen harira, 2023. urtetik aurrera Frantzia osoan antisorgailuak doan banatuko dira 18-25 urte arteko gazteen artean.

"Prebentzioan iraultza txiki bat da", baieztatu du Macronek, nahiz eta onartu zuen oraindik hezkuntza arloan lan ugari dagoela egiteko. 

Orain arte, bai Ipar Euskal Herrian, eta baita Frantzia osoan ere, antisorgailuak doan eskuratu zitezkeen, baina mediku errezeta behar zen. Neurri hau 2018an jarri zen martxan, baina ez zen oso ezaguna gazteen artean eta gutxi joan ohi ziren errezeten bila.

Frantziar medikuen ustetan Macronek ezarritako neurri berri hau ona da osasun sexuala eta osasun publikoa hobetzeko. Hori bai, batzuk ohartarazi dute antisorgailuak eskuratzeko gutxieneko adina  18 urte izatea berandu iristea dela, adin horretarako ia gazte gehienek euren praktika sexualak hasiak baitituzte.