Ipar Euskal Herria eta Getxo, eskutik helduta

Ipar Euskal Herria eta Getxo, eskutik helduta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ipar-euskal-herria-eta-getxo-eskutik-helduta/@@download/image/20101018874Iparraldea.jpg
2012/12/13
berria
Ipar Euskal Herria eta Getxo, eskutik helduta
Getxoko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Kultur Erakundeak, elkarlanean, jarduera sorta antolatu dute Getxon, Iparra galdu gabe lelopean. Tartean, Jon Cazenave argazkilariaren Herri ixilean erakusketa.

Jon Cazenave argazkilari donostiarra da, Ipar Euskal Herrian barna ibili da bere abizenaren jatorria ezagutu nahian eta ateratako argazkiak jarri ditu ikusgai Torrene erakusketa aretoan.

Hona hemen egingo dituzten beste jardueretako batzuk:

Urriak 19:
Sebastian Gonzalez Azkaineko pilotariarekin entrenatzeko aukera izango dute Getxoko Pilota Eskolako kideek, 17:00etan.

Urriak 21: Herri ixilean erakusketa ikusteko bisita gidatuak Jon Cazenaverekin, 18:00etan.

Urriak 22:
Baionako Cazenave txokolatea prestatuko dute Torrene erakusketa aretoan, 19:00etan eta Anje Duhaldek Daniel Landarti gorazarre egingo dio kantuz.

Urriak 28: Iparraldea XXI. Gaurko Iparraldea ezagutzen ote dugu? dokumentala pantailaratuko dute Torrenen.