Iosune de Goñi Garcia izango da Nekatoenea eta Hugoeneako literatura sorkuntza egonaldietan

Iosune de Goñi Garcia izango da Nekatoenea eta Hugoeneako literatura sorkuntza egonaldietan Urrian eta azaroan egingo ditu Pasaia eta Hendaiako egonaldiak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iosune-de-goni-garcia-izango-da-nekatoenea-eta-hugoeneako-literatura-sorkuntza-egonaldietan/@@download/image/99821267-16dc-475f-81da-646afeb0dab5.jpeg
2023/07/24

Argazkia: Lorentxa Saragueta

Urrian eta azaroan egingo ditu Pasaia eta Hendaiako egonaldiak.
Iosune de Goñi Garcia izango da Nekatoenea eta Hugoeneako literatura sorkuntza egonaldietan

Euskal kultur erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak eta CPIE Euskal Itsasbazterrak 2011. urtean abiatu zuten idazleei zuzendutako egonaldiaren egitasmoa. Hala, idazle batek hilabete osoa igaro ohi du idazketa lanetan Hendaiako Abbadia eremuko  Nekatoenea baserri zaharberrituan. Aurten, egonaldia beste hilabete batez luzatuko da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean.

Egonaldirako hautatua izan den Iosune de Goñi Garcia (Burlata, 1993), idazlea, argazkilaria eta itzultzailea da. Feminista eta kapazitismoaren aurkako aktibista ere bada. Filosofiako Gradua egin zuen eta Literatura, Artea eta Pentsamenduari buruzko Ikasketa konparatuen gradu-ondokoa ondoren. 2021ean, Pasaia Hiria-Xabier Portugal poesia saria irabazi zuen Gorputz baten aztarnak elurretan poema bildumarekin eta Iruñeko Udalaren Egile Berrientzako Literatur Lehiaketan ere lortu zuen saria, Itzalak uraren azpian lanarekin. Itzultzaile lanetan aritzen da.

Hendaiako Nekatoenea etxeko egonaldia urriaren 9tik azaroaren 2ra egingo du idazleak, eta Pasaiako Hugoenean, berrizazaroaren 7tik 30era. Topaketak ere antolatuko dituzte egonaldien baita, sortzailearen lana ezagutarazte aldera.