Iosu Zapata artistaren 'Paradisu ibiltari baten zaletasunak’ erakusketa zabaldu dute Iruñean

Iosu Zapata artistaren 'Paradisu ibiltari baten zaletasunak’ erakusketa zabaldu dute Iruñean Mexikora egindako bidaiak ditu oinarri ia ehun lanez osatutako erakusketak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iosu-zapata-artistaren-paradisu-ibiltari-baten-zaletasunak2019-erakusketa-zabaldu-dute-irunean/@@download/image/IMG_20231130_100250.jpg
2023/12/11
Mexikora egindako bidaiak ditu oinarri ia ehun lanez osatutako erakusketak.
Iosu Zapata artistaren 'Paradisu ibiltari baten zaletasunak’ erakusketa zabaldu dute Iruñean

Iosu Zapata iruindarraren Paradisu ibiltari baten zaletasunak erakusketa bisita daiteke Iruñeko Mistoen eraikineko beheko solairuan. Ia ehun lan ikus daitezke bertan, marrazki, pintura, grabatu zein bideoak. Zapatak Mexikora egindako bidaiak, han izandako ibilerak eta herrialdeak harengan izandako eragina islatzen da lanetan. 

Hiru ardatz tematiko ditu erakusketak: zaletasunak, lorategiak eta izaera ibiltaria. Artistak erakusketa honetarako sortu du guztia. eta azken urteetan egindako ikerketa-lanaren emaitza da.

Iosu Zapata (Iruña, 1981) artistak hainbat teknika lantzen ditu, hala nola pintura, marrazketa eta grabatua, baina baita instalazioak eta ikus-entzunezkoak ere. "Elkarrizketak ezartzen ditu profanoaren eta sakratuaren artean, indibidualaren eta kolektiboaren artean, erlijiosoaren eta herrikoiaren artean, adimen ludikoaren eta broma makabroaren artean, artistaren eta ikusleen artean... Hori guztia kitsch-etik haratago edo kitsch-aren ondoren doan estetika gorabeheratsu batez bustita", azaldu du Iruñeko Udalak. 

Erakusketa urtarrilaren 28ra arte bisita daiteke, asteartetik larunbatera, goizeko 11:30etik 13:30era eta arratsaldeko 18:00etatik 20:30era. Igande eta jaiegunetan, berriz, 11:30etik 13:30era.