Iosu Lopez urnietarrak irabazi du abenduko lehiaketako saria

Iosu Lopez urnietarrak irabazi du abenduko lehiaketako saria Latxula markako izerditako jertsea eskuratu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iosu-lopez-urnietarrak-irabazi-du-abenduko-lehiaketako-saria/@@download/image/IMG-20230123-WA0010.jpg
2023/01/25

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Latxula markako izerditako jertsea eskuratu du.
Iosu Lopez urnietarrak irabazi du abenduko lehiaketako saria

Abenduko alea berezia izan zen: batetik, ohikoa baino mardulagoa, 120 orrikoa, eta bestetik, bi azal izan zituen. Hain zuzen ere, Neomak eta Merina Gris taldeak izan ziren elkarrizketa nagusien protagonistak. Lehiaketan Latxula markako arropa zozkatu genuen eta honako hau izan zen galdera: Zein dira Neomak taldearen erreferenteak?. Eta hauxe zen erantzun zuzena: "Musika arloari dagokionez, beraien irakasle izan direnerekin hasi eta Rigoberta Bandirenganaino".

Lehiaketan parte hartu eta galdera zuzen erantzun zutenen artean izan zen Iosu Lopez Niño urnietarra, eta zozketak bera izendatu zuen saridun. Ondorioz, Latxula markako izerditako jertsea jaso du etxean. Argazkian irribarretsu ageri da, jertsea soinean eta abenduko Gaztezulo eskuetan. Zorionak, Iosu, eta osasunarekin urratu!

Kantu Eskukadak II eskuratu nahi al duzu?
Urtarrileko lehiaketa
ere martxan dugu eta Olrait Studiorekin elkarlanean egindako Kantu Eskukadak proiektuaren bigarren liburua zozkatuko dugu parte hartzen duzuenon artean. Gainera,Gross garagardo markak, Olrait Studiorren diseinuarekin, sortutako oihalezko poltsa ere jasoko du irabazleak. Parte hartu eta zorte on!

Kantu Eskukadak II liburua lortu nahi?