Iosu Larrarte: "Balantza bila ez dago itsasora irten beharrik"

Iosu Larrarte: "Balantza bila ez dago itsasora irten beharrik" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iosu-larrarte-quotbalantza-bila--ez-dago-itsasora-irten-beharrikquot/@@download/image/2010924268iosu__1361961966.jpg
2010/09/03
elkarrizketa
Iosu Larrarte: "Balantza bila  ez dago itsasora irten beharrik"
Berea ederrena zela erabaki zuen Mr. Euskadiko epaimahaiak 2008an, baina Iosu Larrarte aiarrak aurpegi asko ditu. Besteak beste, arraunlaria da Jose Luis Korta handiaren traineruan, Kaikun. Hainbeste muskulu….

Eta besoetako muskuluak? Gantxo ona al dira?
Gantxo ona izan daitezke, eta beste nonbait ere muskulu handia duzula esan…

Eskuak, ordea, babaz beteta eta lakar izango dituzu. Laztanetarako, zer?
Arraunean hasi nintzenetik lakarragoak dauzkat bai, baina zaintzen ditut.

Monoa eta txankletak… ez da modelo sexyena, ala?

Mono politak dauzkagu eta nahiko itxuroso gaudela uste dut. Gainera, behar izanez gero azkar kentzen diren horietakoak dira…

Zuk ere portu bakoitzean maitale bana?

Oraindik portu gutxi zapaldu ditut arraunlari moduan, baina ez litzateke txarra izango bakoitzean maitale polit bat izatea. Hala ere, konformatzen naiz lagunak egitearekin.

Dena dela, tripulaziokoekin ematen duzu denbora gehien. Badakizu zer dakarren rozeak…

Hauekin ditudanak istilu-rozeak izaten dira. Gure traineruan neskarik balego, orduan bai seguru sortuko litzateke bestelakorik… sexualak alegia.

Larrutarako ere itsasoko balantzak dituzu gustuko, ala nahiago lurreko egonkortasuna?

Mugimendua izateko ez da itsasora irten beharrik, lehorrean ere nahikoa balantza eta buelta izaten da askotan…

Eta zer nahiago duzu: zu patroi aritu ala mareak eraman zaitzala utzi? 

Biak dira beharrezkoak, baina beti ere neskak nahiago duen bezala, goxo-goxo galdetu eta gero…

Aitortuko al diguzu inoiz egin duzun erokeriaren bat?

Erokeria ugari. Nahi baduzu pribatuan aitortuko dizut bat edo beste…

Eta amets erotiko bat?

Sarritan amesten ditut halakoak, errealitate bihurtzea hobe da ordea! Dena ez dugu esango, intriga pixka bat gordetzea komeni izaten da….