Iont

Iont https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/01/14
kritika
Testua: Haize Galarraga
It’s Over Nine Thousand
169.zenbakia
Iont
Metalcore melodikoa aspertzerainoko oihartzuna izaten ari den garaiotan, eskertzekoa da gasteiztar hauek dakarten eskaintza berezia. Bete-betean asmatu dute euskal metalari frexkotasuna ekarri dion lehen disko honekin. Diskoa irekitzen duen abestia entzunda, garrasiz betetako lan astuna dela dirudi. Aurrera joan ahala, ordea, melodiak nagusitzen hasten dira, bonbo bikoitz heavy estiloan batzutan, eta era hardcoreagoan bestetan. Euskaraz zein ingelesez, abeslariaren erregistro desberdinek kolorea eta izaera ematen die berez erritmoz eta instrumentuz aberatsak diren abestiei.