Ione Miren Agirre Salazar: "“Mahai tenisean jokatzea atsegin dut”"

Ione Miren Agirre Salazar: "“Mahai tenisean jokatzea atsegin dut”" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ione-miren-agirre-salazar-quotmahai-tenisean-jokatzea-atsegin-dutquot/@@download/image/ione_miren_agui_1371131396.jpg
2011/01/07
elkarrizketa
Raul Perez
Ione Miren Agirre Salazar. 23 urte. Caracasen jaioa. Angelun bizi da eta Malandain Ballet Biarritzen egiten du dantza.

Koreografia kuttunik bai?
Antzararen heriotza aurrenekoz aritunintzelako bakarlari, eta Sang des Etoiles, energia asko duelako.

Eta amesgaizto bilakatu zaizuna?
Magnifique oso zaila da, ahalegin fisikoagatik. Gorputza eta arima jarri behar dira horretan!

Ze eszenatokitan gustatuko litzaizuke dantza egitea?
Bilboko Arriagan.Txikitan aitarekin antzoki paretik pasatu eta hauxe bota zidan: “Eaegunen batean bertan dantzatzen duzun”.

Miresten duzun dantzari bat:
Biarritz Balletean sartu nintzeneanNatalie Verspecht eta Giuseppe miresten nituen, euren talentu etamugimendu naturalengatik. Bestalde, Veronica Muñoz lana arte bihurtzenikusteak harritzen nau.

Zer eman dizu dantzak?
Zorroztasuna, diziplina, pazientzia, autokritika eta neure burua gainditzeko gogoa.

Kirioak dantzan noiz?
Jendaurrean hitz egitean eta odol analisiak eginbehar ditudanean; eskerrak gutxitan egin behar izaten ditudan!

Ze pertsonaia famaturekin egingo zenuke dantza pega-pega eginda?
Ez nuke dantzarik egingo inongo ezezagunekin.

Zer eramango zenuke uharte bakarti batera?
Kanpin denda, ez dudalako zomorroekin lo egin nahi. Eta mutil-laguna, noski.
Galtzeko txoko bat: Lagunekin Baionako El patio tabernan elkartzen naiz. Erlaxatzeko eta hondartzaz gozatzeko, Angelu.

Hatzak zurrupatzen dituzu:
Sagardotegiko txuletoiarekin. Sagardotegi giroa asko gustatzen zait, barre algarengatik.

Kirol bat:
Gimnasia erritmikoa ikustea gustatzen zait; neskek zur eta lur uzten naute. Mahai tenisean jokatzea gustatzen zait.