Ion Arretxeren 'Intxaurrondo' liburua euskaraz argitaratu dute

Ion Arretxeren 'Intxaurrondo' liburua euskaraz argitaratu dute 1985ean Guardia Zibilek atxilo hartutakoan jasan zituen torturak kontatzen ditu Arretxek idatzitako liburuak. Gertaera lazgarriak izanik ere, bada umorea eta ironia ere pasarteetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ion-arretxeren-intxaurrondo-liburua-euskaraz-argitaratu-dute/@@download/image/INTXAURRONDO LIBURUA.jpg
2021/05/12

Maitane Legarreta Etxezarreta

1985ean Guardia Zibilek atxilo hartutakoan jasan zituen torturak kontatzen ditu Arretxek idatzitako liburuak. Gertaera lazgarriak izanik ere, bada umorea eta ironia ere pasarteetan.
Ion Arretxeren 'Intxaurrondo' liburua euskaraz argitaratu dute

Amaia Merino eta Miguel Anjel Llamas Pitu nafarrek egindako Non dago Mikel? dokumentalak torturen gaia mahai-gainean jarri du berriz, eta testuinguru honetan euskaratu eta argitaratu dute Ion Arretxeren Intxaurrondo. Intxaurraren hostopeko itzala liburua Erein argitaletxekoek. Dokumentalean bertan ere agertzen da Arretxe, guardia zibilen eskuetan zela berari jazotakoak kontatzen. Izan ere, Mikel Zabalza, haren neska-laguna eta lehengusua, eta Arretxe bera, garai berean atxilotu zituzten, 1985eko azaroaren 26an. Elkar ezagutzen ez bazuten ere, ETAren komando bereko kide izatea leporatzen zieten guardia zibilek. Eurak atxilotu baino ordu batzuk lehenago, ETAk bi militar eta guardia zibil bat hil zituen Pasaiako portu inguruan eta arduraduntzat jo zituzten. Arretxek bere lekukotasuna ematen du liburuan, 21 urteko ikasle zela gertatu zitzaionaren inguruko xehetasunak emanez. 

Arretxe Errenterian jaio zen 1964an eta marrazkilari eta eszenografo lanetan aritu zen. Egunkari eta aldizkarietarako marrazki eta ilustrazioak egin izan zituen. 1990az geroztik, arte zuzendari aritu zen zinema eta telebistako filmetan. 2017an zendu zen Madrilen.